Izarraitz mendikatearen magaletan dago kokatua Azpeitia. 14.000 biztanle ditu eta Gipuzkoako udalerririk zabalenetakoa da (69,2 km2). Herria Gaztelako Fernando IVak sortu zuen 1310. urtean, Iraurgiko Garmendia izenarekin. Gure herria oso ezaguna da Loiolako santutegiagatik, Loiola auzoan eraikitako san Ignazioren jaiotetxea eta basilika milaka eta milaka bisitarik ikusten baitituzte urtean zehar.

Gehiago irakurri... »

Gipuzkoako Lurraldeko Cavaillé-Coll organo handietako bat da Azkoitiko parrokiak 1898an erosi zuen organoa. Musikatresna hau oso ezaguna da nazioartean, organo erromantiko-sinfonikoaren prototipoa baita. Gainera, Aristide Cavaillé-Coll organugile ospetsuak egindako azken musikatresna handia da, organo hori inauguratu eta hilabetera Cavaillé-Coll etxea Charles Mutin-i saldua izan baitzen.

Gehiago irakurri... »

Hernio-Gazume mendigunea kareharrizko formazio bat da, leize karstikoz eta mendi-tontor harritsuz osatua. Bereziki Babestu beharreko Gune aitortua izan da eta Natura 2000 sareko partaide da. Guztira 2.160 hektarea ditu, Aia, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Bidegoian, Errezil, Hernialde, Larraul eta Tolosa artean banatua. Gune hori fauna eta landarediko espezie ugariren babesleku da, eta bioaniztasunerako interes bereziko espezie asko ere badira bertan.

Gehiago irakurri... »

Benetako kobazuloa Zestoako herri-gunetik kilometro batera dago, baina Debako udalerriaren baitan. Ekaingo haitzulo-santutegian hormetako irudien multzo harrigarria ikus dezakegu, hartzak, oreinak eta, batik bat, zaldiak islatzen dituzten irudiak, artegitnza franko-kantauriarraren erakusgarririk gailenekoena osatuz. Haitzulo hori Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal espeleologo azpeitiarrek aurkitu zuten 1969an eta Joxe Miel Barandiaranek eta Jesus Altunak aztertu zuten. 2008ko amaiera aldera, gizateriaren ondare moduan aitortu zuen UNESCOk, Kantauri itsasertzeko beste haitzulo-santutegiekin batera.

Gehiago irakurri... »

Ur-lurrunez bultzatutako garai bateko tren honek bidaiak eskaintzen ditu Azpeitiaren erdigunean dagoen Burdinbidearen Euskal Museotik abiatu eta Lasaoko geltokiraino. 5 kilometroko bidaia errepikaezina, paisaje ikusgarrietan barna. Udaberri eta udako asteburuetan irteerak antolatzeaz gain, Museoak zerbitzu bereziak ere eskaintzen ditu jai-egunetan eta egun seinalatuetan.

Gehiago irakurri... »

Itzurungo herri-hondartza Gipuzkoako kostaldeak duen hondartzarik ederrenetakoa da. Itsaslabar handiz inguratua dago, eta flyscharen fenomenoagatik ere ezaguna da. Flysch hori zutik dauden kareharri eta hareharrizko harri-geruzen multzoa da, eta horrek paisaje ikusgarria sortzen du. Olatuen joan-etorri gogorra du, eta horrek hainbat kirol egiteko aukera paregabea eskaintzen du, halanola surfa, bodyboard-a edo piraguan ibiltzea. Hainbat instalazio ditu: dutxak, jendearentzako komunak eta toldoak jartzeko gune bat. Taberna bat ere bada hondartzaren ondoan.

Gehiago irakurri... »